Deliberativa irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Yago Bermejok (Madril) eta Arantxa Mendiharatek (Bilbo) 2020an sortua, herritarren deliberazioaren bitartez demokrazia indartzeko helburuarekin.
Kolore politiko guztietako gobernu eta erakundeekin lan egiten dugu, praktika deliberatiboen ezarpena eta hedapena sustatzeko, eta horiek sistema politikoan integratzeko.
Gobernantza maila ezberdinetan (udal, eskualde, estatu, Europa eta mundu mailan) inplementatutako minipublikoekin (Panelak, Epaimahaiak, Batzarrak eta Konbentzioak) lan egiten dugu. Gure konpromisoa da instituzio-maila guztiak hobetzea eta demokrazia deliberatiboa sustatzea bai tokiko bai maila globalean.
