Deliberativa irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Yago Bermejok (Madril) eta Arantxa Mendiharatek (Bilbo) 2020an sortua, herritarren deliberazioaren bitartez demokrazia indartzeko helburuarekin.
Espektro politiko osoko gobernu eta erakundeekin lan egiten dugu deliberazio-praktikak ezarri eta zabaltzeko, eta sistema politikoan txertatzeko.
Minipublikoekin —herritarren panelak, epaimahaiak, batzarrak eta konbentzioak— lan egiten dugu, gobernantza-maila desberdinetan: udal, autonomia-erkidego, estatu, Europa eta mundu mailan. Gure konpromisoa maila instituzional guztiak hobetzea da, deliberazio-demokrazia tokiko eremutik mundu-mailara sustatuz.
