Proiektua
AI deliberatiboa
2023tik
Deliberative AI demokraziarako eta pertsonen beharretan oinarritutako helburuetarako adimen artifizialeko hizkuntza-eredu (LLM) aurreratuak nola erabili aztertzen duen lan-ildo bat da. Testuinguru honetan, erakundeekin elkarlanean aritzen gara prototipoak eta esperimentuak diseinatzeko. LLMak antzeko ideiak taldekatzeko erabiltzen ditugu, diseinuak hobetzeko deliberazio prozesuen zati bat simulatzeko eta herritarren kontsultei erantzunak kudeatzeko (beti adituen egiaztapenarekin).
Open AIri hainbat proposamen aurkeztu dizkiogu 2023an eta 2024an Google.org Impact Challenge: Strengthening Democracy in Europe in 2024 , 30 proiektu onenen artean sailkatuta. Lan ildo hau sustatzeko lankidetzak bilatzen ari gara gaur egun.
