EAE – Herritarren Kontseilua (iraunkorra)
Arantzazulabek eta Eusko Jaurlaritzak (Lehendakaritza eta Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu Saila) sustatutako proiektua
Munduan zabaltzen ari den olatu deliberatiboa fase berri batera iristen ari da: instituzionalizazioaren fasera. Horrek esan nahi du sistema politikoan txertatutako mekanismo deliberatiboak diseinatzea, haien aktibazioa gobernuen unean uneko borondatearen mende egon ez dadin.
Euskadin, 2025aren amaieran landutako gobernantza kolaboratiboaren esparruak, bai eta Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legeak ere, mekanismo deliberatiboak jasotzen dituzte herritarren artean adostasun zabalak bilatzeko bide gisa.
Esparru horretan, Arantzazulabekin eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza eta Gobernantza sailekin batera, mekanismo iraunkor bat diseinatzen ari gara. Mekanismo horrek printzipio deliberatiboak eta haien ezaugarri nagusiak barne hartzen ditu —zozketa zibikoa, txandaketa eta deliberazio informatua—, baita nazioarteko esperientzietatik eta tokian bertan garatutako herritarren batzarretatik ateratako ikaskuntzak ere.
Irudia: Klimari buruzko Herritarren Konbentzioa, Frantzia, 2019