Proiektua

Mekanismo deliberatiboa Mondragon Unibertsitatean (HUHEZI)

Arantzazulab , MONDRAGON , Lanki eta DemocracyNext- ek bultzatutako proiektua

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (MONDRAGON Kooperatiba Taldearen parte dena) hiru campusetan dago (Eskoriatza, Aretxabaleta eta Bilbo), eta lau jakintza-arlo hartzen ditu barne (hezkuntza, kooperatibismoa, komunikazioa eta humanitateak), baita Hezkuntza Berrikuntzarako Zentro bat (KoLaborategia) eta Kooperatibismoaren Ikertegi bat (LANKI) ere.

Fakultatearen erronketako bat ikasleak bere funtzionamenduan eta erabakiak hartzeko prozesuetan modu zabalagoan txertatzea da. Ikasleak kooperatibako bazkide ez direnez, Fakultateko gobernantzan duten parte-hartze formala Kontseilu Errektorean dituzten bi ordezkarien bidez gauzatzen da; modu informalean, berriz, Ikasleen Batzarraren bidez ere parte hartzen dute.

Testuinguru horretan, Arantzazulaben eta Deliberativaren laguntzarekin, lantalde bat jarri da abian Fakultatearen barruan, tresna deliberatiboek ikasleak Fakultateko gobernantza formalean gehiago txertatzen nola lagun dezaketen aztertzeko. Horrela, Kontseilu Errektoreari lotutako kontsulta-mekanismo bat diseinatzen ari da, ikasleek, irakasleek eta langileek osatua. Mekanismoak prozesu deliberatiboen funtsezko printzipioak jarraitzen ditu —zozketa zibikoa, txandaketa eta deliberazio informatua—, eta aldizka aktibatzeko asmoa du.

Proiektu hau, halaber, aukera bat da Fakultatearentzat UniDelib sarearekin konektatzeko —mundu osoan olatu deliberatiboarekin bat egiten ari diren unibertsitateak biltzen dituen sarea—, eta Lankirentzat deliberazioaren esparruan duen ezagutza eta esperientzia garatzen jarraitzeko.

Irudia: Unidelib

Back to Berrikuntza Lehena EAE – Herritarren Kontseilua (iraunkorra) →