Proiektua

Euskadi – Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako Herritarren Batzarra

Erakunde mandatugilea: Eusko Jaurlaritza – Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila.

Organo sustatzailea: Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Bulegoa (IHOBE eta EEE).

Energia Trantsizioari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legean aurreikusitako Herritarren Batzarra 2026aren amaieran eta 2027aren hasieran egingo da.

Energia-autonomiaren gaia du ardatz, Euskadin elektrizitate berriztagarriaren ekoizpena handitzeko bidean nola aurrera egin eta instalazio berrien kokapena zer irizpidek gidatu beharko luketen gomendatzeko.

Batzarra 32 pertsonako talde anitz batek osatzen du, euskal gizartearen isla dena eta Eustatekin lankidetzan egindako zozketa zibiko baten bidez hautatua.

2026ko azaroan hasiko du bere lana, informazio anitza eta orekatua jasoz, eta ondoren eztabaidatu eta bere gomendioak aurkeztuko dizkiote Gobernuari. Azken honek konpromisoa hartzen du gomendio bakoitzari publikoki eta idatziz erantzuteko hainbat unetan.

Irudia: Energia Eraginkortasunari buruzko Europako Panela, 2024

Back to Deliberazioa Lehena Europa – Prestakuntzari buruzko Herritarren Panela →