
Etorkizuna
Beharrezko erreforma sistemikoa.
Prozesu deliberatiboen hedapena eta instituzionalizazioa lortzeko bide desiragarria, maila lokaletik globalera.
Oraina
Eredu demokratikoa krisian.
Polarizazioa eta tentsioa, desinformazioa eta manipulazioa, adostasun eta eztabaida eraikitzaileen falta.
Konplexutasun handiko gaiak agertzea, adostasun zabalak behar dituztenak: etxebizitza, lan-baldintzak, landa eta hiri eremuen arteko polarizazioa, klima larrialdia, erregulazio digitala, IA, pobrezia eta desberdintasuna…
Iragana
2010-2023
Herritarren Batzarrak, maila estatal eta lokalean, indarrez zabaltzen dira Europan eta mundu osoan. NBE, ELGA, Europako Kontseilua eta Europako Batzordea bezalako erakundeek sustatzen dituzte.
2000ko hamarkada
Herritarren Batzarraren ideia sendotzen da, normalean maila estatal edo eskualdean egiten dena, Kanadan eta Irlandan izandako esperientzietatik abiatuta. Demokrazia deliberatiboaren ikerketa aurrera doa, eta arlo teorikoa eta praktikoa modu esponentzialean hazten dira aldi berean.
80ko eta 90eko hamarkadak
“Deliberative Democracy” terminoa sortzen da (Joseph Bessette), eta teoria politiko deliberatiboaren arloa garatzen da. Zozketa zibikoan eta deliberazioan oinarritutako beste formatu batzuk sortzen dira Estatu Batuetan eta Danimarkan: Inkesta deliberatiboak, Adostasun konferentziak.
XX. mendeko 70eko hamarkada
Mini-publikoaren kontzeptua definitzen da (Robert Dahl). Aldi berean, mini-publiko deliberatiboaren formatua asmatzen da Alemanian eta Estatu Batuetan.
XIX. eta XX. mendeak
Herritartasun kontzeptua pixkanaka hedatzen doa: emakumeak, etnia askotako pertsonak, migratzaileak, etab.
Erdi Aroa eta Errenazimentua
Italiako errepublika txikietan eta Aragoiko Koroan zozketa erabiltzen da klanen arteko borrokak saihesteko eta boterean txandakatzea bultzatzeko.
Antzinako Atenas
Zozketa demokratikoaren lehen kasu dokumentatua estatu batean. Polisen kalitate demokratikoa bere loraldiarekin, erresilientziarekin eta berrikuntza sozialerako gaitasunarekin estu lotuta dago.
Historiaurrea: deliberazioaren unibertsaltasuna
Berdintasun, elkarrizketa eta adostasun-akordioen bilaketan oinarritutako ehiztari-biltzaileen gizarteak dokumentatu eta aztertu dira munduan zehar.